Uztailaren 15ean, hamaika urteetako ibilbidearen ostean, Solte taldeak eszenatokia behin betiko uztea erabaki zuen. Santutxun ospatu zuten Hileta Jaia.Azken Egurra! ekitaldiarekin ofizialki taldearen amaiera ezagutzera eman zuten. Azken kontzertuan, agur esatearekin batera, zuzeneko diskoa grabatzeko ere probestu zuten eta doan deskargatzea ere eskuragarri ipini dute Taupaka Elkartearen webgunean.
Taldeak adierazi duenez, ez dute estudioan “trukatzerik” nahi izan, beraz grabatu bezala eskaini dio publikoari euren azkeneko lana. Hemen da: http://taupaka.eus