Urtarrilean Gaztetxoen Eguna ospatu zuten Solokoetxen Zazpi Katu gaztetxeko lagunekin batera, maiatzean Udaberri Jaia eta irailero legez auzoko jaiak dituzte aurrez aurre. Ez dira geldi egotekoak Solokoetxeko biztanleak. Auzoa bizi dagoen seinale.
Denen artean, denen parte-hartzeari esker antolatzen dituzte urtero jaiak auzotarrek elkartu eta elkarrekin ondo pasatzeko tartea izan dezaten. Horretarako urte osoan lanean aritzen dira jai batzordeko kideak. Finantzaketa lortzen, egitaraua atontzen eta bitartekoak eskuratzen, besteak beste. Ez da lan makala.
Iraileko lehen asteburua hurbil dugu, bertan, eta Solokotxon jaietako maskota oinak mugitu eta ipurdiari eragiteko prest dago. Ostiralean, irailaren 8an, egingo du estreinaldia Solokoetxeko kaleetan. Beraren inguruan ibiliko dira hiru egunez adin guztietako auzotarrak. Denentzat izango da ondo pasatzeko aukera ugari Zumarraga plazan eta saskibaloi kantxan.
Solokoetxeko jaiak 2017 - egitaraua
Irailak 8 ostirala
18:00 Txokolatada, Zabalbiden, Extremeño Etxean.
19:00 Kalejira Solokotxonekin, Zabalbidetik Zumarraga plazara.
19:30 Jai batzordearen txosna irekiera.
20:00 Pregoia eta jai hasierako txupina.
20:30 Ume eta gazteentzat taloak egiteko tailerra + flamenkoa + txalo eta konpas tailerra.
22.30 Kontzertuak: Serotonina + Sonic Trash.
Irailak 9 larunbata
11:30 Tailerrak: aurpegi-margolaria + buruarinak. 6 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Izena ematea beharrezkoa da: darabilbo.blogspot.com.es
11:30 Kalean egindako patata tortillen III. lehiaketa.
12:00 Jai batzordearen txosna irekiera.
12:00 Ping-ponga + tirolina + slack-linea.
16:00 Umeen partxis lehiaketa.
16:00 Mus a tres txapelketa.
19:00 Mozorro desfilea ti-ta.
22:00 Txiki festa.
00:00 Las Felliniren saioa.
01:00 Disko dantza.
Irailak 10 igandea
11:00 Jai txupina eta pintxoa poteoa + jai batzordearen txosna irekiera.
11:00 Solokoetxeko IV. artisau azoka.
11:00 Txalapartariak.
12:00 Molto motorren zirkuitua.
12:00 Nagusien igel txapelketa.
13:00 Erromeria Bizi Nai eta Gaztedi dantza taldeekin.
15:00 Bazkari herrikoia + jolasak + jai bukaera.