Bilbao Commonsen tokiko ekimenak aurkezteko epea bihartik aurrera zabalik

uriola.eus 2017ko ira. 14a, 09:29

Bilbao Commonsek hiritarren esku, adimen kolektiboa erabiliz, espazio publikoa, ezagutzaren trukea eta hiriaren eta tokiko kulturaren sorkuntza aztertzen dituzten jarduerak antolatzeko lekua izan nahi du Santutxun. Inteligencias Colectivas plataformak izan da proiektuaren sustatzailea.

IC AZ / Bilbao Commons da 2016an eta 2017 Inteligencias Colectivasek egin duen proposamena da. Emaitza hurrengoa da: estalitako espazioa Santutxu auzoan, partekatutako azpiegitura baten modukoa, Azkuna Zentroarekin, Bilboko hiriarekin eta haren ekimenekin hizketan diharduena.

2017ko udazkenean, Bilbao Commons kanpoaldeko espazio publiko batean kokatuko da, Santutxu auzoan. Tokiko Ekimenetarako Programazioaren Deialdia egingo dute, eta, Bilbao Commons espazioa utziko dute Bilboko artisten, elkarteen eta hiritarren esku, adimen kolektiboa erabiliz, espazio publikoa, ezagutzaren trukea eta hiriaren eta tokiko kulturaren sorkuntza aztertzen dituzten jarduerak egin ditzaten.

Deialdia ekainaren 23tik uztailaren 19ra egongo da zabalik laguntza ekonomiko edo teknikoa behar duten ekimenentzat, eta ekainaren 23tik jardueraren data baino aste bete lehenago, programazioaren barruan dauden baina laguntzaren beharrizanik ez duten ekimenentzat.

Izena ematea

Izena emateko, formulario bat bete beharko da, formatu digitalean edo paperean eta hurrengo helbidetara bidali:

Begoñako Barrutiko Udal Bulegoa 

Santutxuko Udaltegia 

Infopuntua Azkuna Zentroan 

Laguntza ekonomikoa eskatuz gero, azalpen-memoria hona bidali beharko da: info@inteligenciascolectivas.org