Zazkel taldeak bere bigarren diskoa aurkeztu du

uriola.eus 2017ko ira. 27a, 11:40

Banden Lehia irabazi zuen taldeak bere bigarren lana kaleratu du 'Ez Entzun' izenarekin. Jendea dantzan jartzeko beste zazpi kanta berriekin.

Santutxuko taldea lan eta lan dabil azkenaldian. Lehenengo diskoa atera zutenetik ez dute arnasa hartzeko denborarik eduki. Banden Lehia irabazteak dakarrena hori da, eta gogo biziz hartu dute erronka. 

Urte honetan diska atera, Banden Lehia irabazi, BBK Livean jo eta bigarren diskoa prestatu dute. Taldea gogor dator, 7 kanta berriekin eta remix batekin jendea dantzan jartzeko nahiarekin. Hurrun gelditzen da aspaldiko Santutxuko Sorgintxulo Gaztetxean lagunarteko proiektu hori. 

Orain erronka berriak dituzte helburu. Kaletik sortuak, batzuk Orkresta Elektrotxarangako kideak dira, edo izandakoak dira, eszenatokiak dituzte maite, eta ahal den gehienetan jotzea dute helburu. Horretarako disko berria atera dute, gorputza mugitzeko kantekin.

Funky pop, soul, rock zein elektronika sastadak. Hankak lurretik altxatzeko eta ondo pasatzeko abestiak ditugu. 'Ez Entzun' izen berezi horrekin. “Ez pentsatu kolore gorrian badiñotsut, kolore gorria datorkizu burura berehala, eta hori da bilatzen genuen jokoa” aitortu zuen Etxahun Arregi abeslariak aurkezpenean. 

Orkrestatik, BBK Livera, eta lagunen artean. Hori izan da Zazkelen bidaiaren hasiera. Hurrengo proiektuen artean, bat dute bereziki gogoko, datorren urtean auzoko jaietan lehen aldiz jotzea. Aste Nagusian jadanik txosnetan jo dute, eta auzoa festetan jotzea, lagunen artean, dute helburu.