Urria, mikologia hilabetea

bertonaldizkaria 2017ko urr. 6a, 09:22
Argazkia: Ferando / Cantharellus Mikologia Elkartea

Cantharellus Santutxuko mikologia elkarteko lagunentzat urria hilabete berezia izan ohi da, jarduera handikoa. 

Urriaren 13tik 15era Quintanar de la Sierrara (Burgos) irteera antolatu dute, urriaren 18an perretxikoak bereizten ikasteko tailerra (Santutxuko udaltegian), urriaren 25ean gastronomia tailerra (elkartearen egoitzan), urriaren 28an perretxikoak batzeko mendira irteera eta hurrengo egunean, urriaren 29an, urteroko mikologia erakusketa Garabiaren plazan. Egun horretan ez dira faltako, besteak beste, lehiaketak, dastaketak eta umeentzako jarduerak. 

 

www.cantharellus.net