Santutxuko VIII. Mendi Martxa Neurtua larunbatean

bertonaldizkaria 2017ko urr. 20a, 07:49
2016ko mendi martxa

Zortzigarren ediziora ailegatuko da aurten Santutxuko Mendi Martxa Neurtua. Urriaren 21ean mendizaleek 9:00etan dute hitzordua Karmelo plazan. 

Santutxutik irtengo dira mendi martxako partaideak Oiargan, Bolintxu eta Malmasin zapaldu ostean, berriro ere Santutxun bukatzeko. Guztira, 16 kilometro inguruko ibilbidea izango da. Bataz beste, lau ordu inguruko txangoa, goiz pasa egiteko. Karmelo plaza izango du hortaz hasiera eta helmuga VIII. Mendi Martxa Neurtuak.

Benta Altako kontrol postuan partaideentzat jan-edana banatuko dute antolatzaileek. 

Egunean bertan, urriak 21, 9:00etan Karmelo plazan izena emateko aukera izango da euro baten truke. Bildutako dirua martxako gastuei aurre egiteko erabiliko du Santutxuko Mendizale Taldeak.  

Hainbat helburu ditu mendi martxak antolatzaileek adierazi duetenez, besteak beste, "etxetik hurbileko natur- eta basa-eremuaz jabetzea, porlanezko basakerien eraginaz ohartzea, lagunartean paseo erraz eta atsegina egitea, euskaraz eta sakon arnas egitea zer den esperimentatzea".