Santutxuko Karmelan, aspaldi Karmelo ikastola zegoen eraikinean, Film proiekzio bat emango dute bihar arratsaldean. Filma 19:00etan hasiko da, eta bukatzean solasaldia antolatu dute.
Bertan, hizketan, Ekai prieto, euskal preso baten semea, eta Koldo Zelestino egongo dira. Izan ere, 'Motxilaren umea' film dokumentala ehunka euskal umeek bizi duten esperientzia kontatzen du umeen begiradetatik.