Gabonak

Mari Domingik eta Olentzerok ez dute hutsik egingo Santutxuko kalejiran

bertonaldizkaria 2017ko abe. 11a, 11:33

Ohitura zaharrari jarraituz, hurbilduko dira abenduaren 24an Santutxu auzora Mari Domingi eta Olentzero.

Basarrate plazan itxarongo diete Santutxuko ume eta gazteei Mari Domingik eta Olentzerok euren eskariak jasotzeko eta kontuak entzuteko. Denei musu eta besarkadak banatu eta gero, zaldi gainean ibiliko dira Santutxun zehar galtzagorrien laguntzarekin karameloak banatzen.