Sonatuak dira Santutxuko inauteriak eta entzutetsua da Santutxuko inauterietako mozorro desfilea. Bada, izena emateko epea zabalik dago otsailaren 18an, igandean, eguerditik aurrera Santutxu kaletik abiatuko den desfilean parte hartzeko. Interesa duenak stx.jaiak@gmail.com helbidera mezua bidali behar du otsailaren 15a baino lehen.
Egitaraua
Ostiralean, otsailak 16, hasiko da inauterietako egitaraua Imanol Ituiño magoaren ikuskizunarekin.
Larunbatean, otsailak 17, Gaztedi dantzari taldeak saio bikoitza eskainiko du. Eguerdian taldeko umeak arituko dira plazaz plaza eta arratsaldean, 19:00etan, El Escorialeko Rompiendo El Baile taldearekin batera, dantza saioa eskainiko du Karmelo plazan. Ostean albokariak kalejiran ibiliko dira kalez kale.
Igandean, otsailak 18, Santutxu kaletik eguerdian hasiko da desfilea, herri bazkaria Karmelan izango da (14:30ean umeek eta 15:00etan helduek bazkalduko dute). Bazkalostean, 16:30ean hasiko da Kutxistu Bandaren kontzertua Karmelan eta 17:00etan musikari ibiltariena Santutxun zehar.