28 urteko gizonezko bat atxilotu dute Santutxun kalean marihuana-paseak egiten ari zenean

uriola.eus 2018ko mai. 9a, 11:00

Atxiloketa herritarren laguntzari esker burutu da, hain zuzen ere, herritarrek ohartarazi zutelako leku horretan, beharbada, legez kanpoko jarduerak egiten zirela. Adierazi dutenez: "Trafikatzaileak mahihuana saltzen zien kalean adingabeei".

Bilboko Udaltzaingoko agenteek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Santutxun, astelehenean, kalean marihuana-paseak egiten ari zen unean. Gizonezkoa haurtzaindegi baten ondoko plazan zegoen eta marihuana adingabeei saltzen ari zitzaien.

Atxiloketa astelehen arratsaldean egin zen herritarren laguntzari esker, hain zuzen ere, hauek ohartarazi zutelako leku horretan legez kanpoko jarduerak egiten ari zirela.

Auzoko bizilagunek emandako informazioa ziurtatuta, polizia-operazioa abian jarri zen barikuan. Udaltzaingoko agenteek ziurtatu zuten gizonak adingabeei droga saltzen ziela eta, hortaz, astelehen arratsaldean bete-betean harrapatu eta atxilotu egin zuten. Gero, Miribillako egoitzara eraman zuten. Era berean, adingabeen gurasoei jakinarazi zitzaien kalean droga erosten harrapatu zituztela.

Udaltzainek saltzeko prest zeuden 14 marihuana-poltsa konfiskatu zizkioten gizonari, baita adingabeei eginiko droga-salmentetatik ateratako dirua ere. Osasun publikoaren aurkako delitua egotzi zaio atxilotutakoari, estupefazienteen trafikoa, hain zuzen ere; bide-segurtasunaren aurkako delitua ere bai, gidabaimenik gabe gidatzeagatik.