Folk Lorea ekimenaren helburua folklore tradizionala bultzatzen jarraitzea eta ikus-entzuleei ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzea da. Programazioa bariku honetan irekiko da, arratsaldeko 18:30ean, kalejirarekin eta Dantzakide taldeak Karmelo plazan hilabete bakoitzeko hirugarren ostiralean antolatzen duen erromeria tradizionalarekin.
Gaur egun Gaztedi Dantzari Taldearen barruan dagoen Mairuek erraldoi taldearen 25. urteurrenaren ospakizunaz baliatuz, erraldoiak izango dira larunbateko, ekainaren 16ko, protagonista nagusiak. Kalejira egingo dute auzoko hainbat gunetatik, eguerdiko 12:00etan Karmelon hasita.
Jai figura horien ikuskizuna ez da ulertzen gaitero barik. Hori dela eta, bost musika taldek ere hartuko dute parte jardueran, hauek, hain zuzen ere: Tolosako Dultzaineroak, Ezpelur Gaiteroak, Amurrioko Gaiteroak, Bilboko Gaiteroak eta Gaztediko Gaiteroak, ikus-entzuleei Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako estiloak hurbilduko dizkieten musika taldeak hain zuzen ere.
Larunbaterako aurreikusita dagoen erraldoien elkarretaratzea izango da Folk Lorea programaren ekitaldi nagusia. Programazioa igandean itxiko da, eguerdiko 13:00etan, Gaztedi Dantzari Taldeak eskainiko duen dantza erakusketarekin.
Egitaraua
EKAINAK 15
18:30 – KARMELO PLAZA
Kalejira: Gaztediko Txistulariak
19:30 Erromeria
Dantzakide
EKAINAK 16
10:00 – SANTUTXU
Gaztediko Gaiteroak
Bilboko Gaiteroak
12:00 Erraldoien elkarretaratzea eta kalejira
Ibilbidea: Karmelo plaza, Julian Bolivar kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo kalea eta Karmelo plaza
Partaideak: Buztintxuriko erraldoien konpartsa (Iruña), Kietb erraldoiak (Bermeo),
“Mairuek” gaztediko erraldoiak (Bilbo), Laguntasuna erraldoiak (Barakaldo), Gautxoriak Erandioko erraldoiak.
18:00 SANTUTXU
Kalejira gaiteroekin
Ezpelur (Barañain / Nafarroa)
Tolosako dultzaineroak (Gipuzkoa)
Amurrioko gaiteroak (Araba)
Bilboko gaiteroak (Bizkaia)
Gaztediko gaiteroak (Bizkaia)
EKAINAK 17
13:00 SANTUTXU, KARMELO PLAZA
Euskal dantzak: Gaztedi Dantzari Taldea