Santutxuko Herriko Tabernaren aurrean dagoen Sei Izar monolitoa horrela agertu da gaur goizean, ikurrina zeharkatuta daukan aiztoarekin. Auzotarrek ez dakite nork egin duen, baina ez da monolito honek jasotzen duen lehenengo erasoa.
Monolito hori auzoko sei mendizale gazteei egindako omenaldia da. Hor agertzen diren izenak: Mikel, Asier, Ibai, Ezker, Ikerne eta Arrizen dira. Gazteak 1995. urtean, Errege egunean, Tena aranean zeudenean elur-jausi batek harrapatu zituen. Formigal eta Panticosaren bitartean zeuden, mendi martxa bat egiten. 17 eta 23 urte bitarteko gazte mahatsorriak Santutxuko mendizale taldearen kideak ziren.
Monolitoa bere 20. urteurrenean berriztatu zuten, urte hauetan hainbat eraso pairatu dituelako. Azken erasoa orain dela 8 hilabete izan zen, pasa den urteko azaroan, egun horretan zaborrez beteta eta aitzur bat sartuta agertu zen.