Santutxuko Akelarre talde feministak elkartaratzea egingo du auzoko taberna baten aurrean

uriola.eus 2018ko uzt. 19a, 10:09

Talde feministak Santutxuko taberna batean langileen aurkako eraso sexistak ematen direla salatu du eta bertan elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean.

Gaur arratsaldeko 18:00etan LAB Sindikatuak eta Santutxuko Akelarre talde feministak elkartaratzea egingo dute auzoko taberna baten aurrean. Uriolara jakitera eman dutenez, taberna horretan langileen aurkako eraso sexistak ematen dira.

Jakin dugunez, bertan lan egiten duten emakumeek bi jabeen irainak egunero entzun behar dituzte. Langileen hitzetan, horien artean, "Zuen zerbitzuengatik zenbat ordaindu behar dugu" edo "Gure proposamenak onartuz gero tabernan askoz hobeto lan egingo duzu" bezalako esaldiak entzun behar izan dituzte euren lanaldietan.

Horrez gain, lan kontratuekin arazoak izan omen dituztela azaldu dute. Hori guztia kontuan hartuta, LAB sindikatuan beraien egoera salatzea erabaki dute. Sindikatuak, Santutxuko Akelarre talde feministarekin batera, egoera salatzeko elkarretaratzea egingo du gaur arratsaldeko 18:00etan tabernaren aurrean, auzoko Aranbarri Musikariaren plazan.