Hilabete baino gehiago daramate migratzaileek Bilboko auzo desberdinetako bizilagunek erraztutako espazioetan afaltzen eta lo egiten. Gurutze Gorriko aterpetxean hiru gau baino ezin dituzte eman, instituzioek "igarobidean" daudela argudiatzen dutelako, baina auzokideek argi uzti dute "hori ez dela egia". Egoerari aurre egiteko, laguntza sarea antolatu eta harrea auzoak prestatu dituzte.
Uztailean 50 etorkinek bi aste egin zituzten Atxuriko saskibaloi pista batean lotan. Migratzaileen zenbakia, ordea, hirukoiztu egin da, eta 150 dira azken hiru asteak Bilbo Zaharreko Kultur Etxean igaro dituztenak.
Bertan auzokideen antolakuntza eta autogestioari esker lotarako tokia, afaria eta arropa jaso dituzte. Gaztelania ikasteko aukera ere izan dute etorkinek.
Harrera auzoen lekukoarekin jarraituz, Santutxura igaroko dira migratzaileak bihartik aurrera. Ekimenari "oihartzuna eman" eta instituzio publikoei "irtenbideak" exijitzeko manifestazioa egingo dute Bilbotarrek ostiralean. Arratsaldeko 19:00etan Doctor Flemin plazatik abiatuko dira eta Bilboko kale nagusiak zeharkatuko dituzte.