Irailaren 7an emango diete hasiera Solokoetxeko jaiei. Ostiralean txokolatada eta kalejira izango dira pregoia eta txupinaren aurretik. Ostean, saskibaloi torneo laburrak, partaideentzako merendola eta guzti, eta kontzertuak: Andomagu eta Potato. Gauean DJ Perutxok girotuko du txosnagunea.
Larunbata patata tortilla eta mozorroen eguna izango da. Egunean zehar haurrentzako tailerrak, tirolina eta salck-line, umeen partxis lehiaketa, musa eta mozorro desfilea izango dira. Gauean, Zumarraga plaza dantzan jarriko du Las Fellinik.
Jaiak amaitzeko, igandean, artisau azoka, igel txapelketa, erromeria eta sukalki herrikoia prestatu dituzte.