Egunkari Plaza, Santutxu
Aurtengo hirugarren hilabete honetako mobilizazioa ez da 2. ostiralean izango, martxoak 8a baita, eta egun horretan mugimendu feministak borroka eguna eta protagonismoa izan beharko du, eta guk ere, beraien borrokarekin bat egiten dugu adierazten dugu. Horregatik mobilizazioaren eguna aurreratu dugu, eta honetan, auzoko erakunde-eragile desberdinen artean "KARMELA" izango dugu parte hartuko duena, euskal presoekiko duten elkartasuna eta beraiei dagozkien eskubideak errespeta daitezen bat egiten dutelako.
Ostiral honetan "KARMELA"K du txanda. Beraz, ez hutsik egin, zain gaituzte eta zain izango zaitugu, indarrak batu ditzagun euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen etxeratzeko bidean.
Borrokan eta Salaketa bidean jarrai dezagun!!! Aski da!!! Denok batera, Euskal Presoak Etxera!!!