RETA apustu etxearen Santutxuko lokalaren aurkako ekintza egin dute

uriola.eus 2019ko mar. 22a, 13:16

Iturria: naiz.eus

Naiz-ek argitaratutako informazioaren arabera, joko aretoko kristalak hautsi, margo horia bota eta "Herriarekin ez da jokatzen" zioten oharrak utzi dituzte.

Santutxuko auzoan RETA enpresak duen apustu lokalaren kontra ekimena egin zuten ostegun goizaldean, Naiz hedabidearen arabera. Kristalak apurtu, fatxada margo horiz pintatu eta "Herriarekin ez da jolasten" mezua zekarten eskuorriak utzi zituzten lokalaren inguruan.

Azken boladan, joko eta apustu etxeak nabarmen ugaritu dira Bilbon. Ondorioz, haien kontrako hainbat dinamika abiatu dira. Hala ere, oraindik inork ez du ekintza hau bere gain hartu.