Eskola publikoa libreki hautatu nahi dute Santutxu auzoko gurasoek. Gaurko agerraldian Mina del Morro-Larreagaburu eskolako familiek euren seme alabak bertan matrikulatzeko aukera izatearen alde egingo dute, eskola ez ixteko eskatuz.
Hezkuntza publiko eta kalitatezkoa mantentzearen alde egingo dute gaur Santutxun
2020-01-17 12:12 Hezkuntza SantutxuMina del Morro-Larreagaburu eskolako 2 eta 3 urteko ikasgeletako matrikulazioa ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Santutxu auzoan hezkuntza publiko eta kalitatezkoa mantentzearen alde inguruko eskoletako hainbat guraso elkartek prentsaurrekoa emango dute gaur arratsaldeko 16:45etan Mina del Morro-Larreagaburu eskolan. Ostean, Basarraten 17:00etan kontzentrazioa deitu dute.

Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!