Hezkuntza Sailak Mina del Morro Larreagaburuko haurreskola ixtea erabaki duela salatu du Santutxuko hezkuntza plataformak, inguruko eskola publikoetako guraso elkarteekin batera. Erabakiarekiko desadostasuna erakutsi eta bihar, arratsaldeko 17:00etan, mobilizazioa egingo dute Mina del Morro-Larreagaburuko eskolatik abiatuta.
'Mina ez itxi!, Santutxu Euskal Eskola Publikoaren alde' lelopean bi eta hiru urteko matrikulazioak berriz irekitzea, masifikazio eta makrozentroen aurka egitea, azken urteetan hasitako proiektuei jarraipena ematea eta nagusiki Mina del Morro ikastetxea ez ixtea eskatu diote Hezkuntza sailari.