Osasun publikoaren aurkako delitua egotzita gizon bat atxilotu dute Santutxun

uriola.eus 2020ko ira. 7a, 12:50
Bilboko Udalak igorritako irudia.

19 urteko gizon bat atxilotu zuen udaltzaingoak joan den asteartean, droga trafikoa leporatuta.

Bilboko Udalak igorritako mezuaren arabera, trasteleku batean 1,5 kilogramo marihuana eta 1,5 kilogramo haxix atzeman dituzte, baita baskula zehatz bat, termozigilagailu bat eta 137 euro. Atzemandako droga kantitateak direla eta, kasua Guardiako Epaitegiari igorri zaio.