2020ko abenduan ospatu zen Bilbon Mendi Film jaialdia. Bertan sarituak izan ziren filmekin zein lan nabarmenenekin Mendi Tour 2021 izeneko ibilbidea abiatu zuten urtarrilean, eta Donostia zein Zangoza bisitatu ostean, ibilbidearekin aurrera egin eta Santutxu, Leioa eta Gasteizera helduko da besteak beste zikloa.
Egitaraua mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulekin osatu dute eta antolatzaileen arabera mendizale, zinemazale eta oro har publiko zabalarentzat gomendagarriak diren lanak dira guztiak.