Bertsolaritzaren izen berrienak batuko ditu bertsolaritza programaren aurtengo edizioak. Maiatzaren 8an Andoni Egaña, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira. Maiatzaren 15an Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Ibon Ajuria. 22an, berriz, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga izango dira protagonistak. Horrekin batera, bertso-saio librea eskainiko da. Azkenik, 29an amaituko da programa Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Jone Uria eta Nerea Ibarzabalen emanaldiekin.
Ekitaldietako sarrerak dohainik izango dira. Lekua aldez aurretik erreserbatu ahal izango da, ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte eta gehienez 2 toki erreserbatu ahal izango ditu pertsona bakoitzak.