'Santutxu Kolorea' programa ospatuko da ekainaren 3tik 6rako asteburuan

uriola.eus 2021ko mai. 27a, 12:05

Irudia: Dantzan

Santutxu Kolorea euskal musika eta dantza tradizionala zein garaikidea bultzatzeko programa ospatuko da ekainaren 3tik 6ra. Honen bidez, talde eta artisten ikuskizunak ikusteko aukera egongo da Santutxuko Karmelo plazan.

Ekainaren 3an emango zaio hasiera programari TXISTUMAN artistarekin, Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik.  Ostiralean, berriz, ekainaren 4an, Haatik Dantza izango da, dantza eta bertsolaritza uztartzen dituen Errimak bi oinetan proposamenarekin.

Ekainaren 5ean, Larutan eta Input euskal taldeek Out of the blue eta Imperfectas dantza garaikideko ikuskizunak eskainiko dituzte goizean, eta arratsaldean, Mulixka Dantza taldea, Iñaki Perurena eta Iñaki Palaciosekin batera, Harria ikuskizuna.

Azkenik, amaiera emateko, Bihotx txalapartariak izango dira ekainaren 6an, Norabide guztiak lanarekin, txalapartak euskal musika herrikoiaren tresna giltzarri gisa duen garrantzia agerian uzteko asmoz.