Santutxuko Karmela espazioak 5 urte bete ditu

uriola.eus 2021ko eka. 3a, 07:59

Ez dadila haria eten lelopean, gaur hasiko dira Karmelaren bosgarren urteurrena. Hemen gainean entzun daiteke urteurrenaren berri emateko prestatu duten kuña. 

Ostegunetik igandera bitartean hainbat ekintza antolatu dituzte Santutxu auzoko espazio autogestionatu honetan. Gaur arratsaldeko 20:00etan ETAren agiri bulegoa antzerkia izango da eta bihar berriz, 18:30etatik aurrera zirko festa antolatu dute. Bi ekintza hauetara joateko ez da beharrezkoa izango izena ematea, hots, sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Larunbatean egun osoko egitaraua izango da Karmelan. Goizeko 10:00etatik aurrera herri azokaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek eta eguerdi partean, 13:00etan gaztetxoentzako Puski eta Txurruskiren antzerkia egongo da. 

Eguerdiko 15:00etako bazkariaren ostea, jolasak eta 18:30etako ekitaldia izango dira eta azkenik, urteurrenari amaiera emateko Deiedraren kontzertua. 

Larunbateko ekintzetan parte hartzeko, egungo egoera dela eta, beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea karmela@karmela.eus helbidean.