Santutxuko jaiak asteburu honetan hasiko dira

uriola.eus 2021ko uzt. 8a, 13:55

Larunbatean hasita eta datorren ostiralera bitartean, hainbat ekintza antolatu ditu Santutxuko Jai Batzordeak. 

Larunbatean eta igandean haurrentzako zein helduentzako ekintzak egongo dira egunean zehar Karmelo plazan. Besteak beste, kale animazioa, bazkaria auzoko tabernetan, ipuin kontalaria, musika eskaintza... 

Astelehenean Ritxi Plazan 18:00etatik aurrera Xake partida simultaneoak egongo dira, baita txistulariek gidatutako kale animazioa ere. Asteartean, Karmelo plazan haurrentzako irristaketa tailerra antolatu dute 17:00etan eta 19:00etan trikitilariek kale animazioa gidatuko dute.

Asteazkenean eta ostegunean eskupilotako txapelketaren kanporaketak eta finala jokatuko dituzte Karmelako frontoian arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta jaiei amaiera emateko, ostiralean txistularien diana eta Gaztedi Dantza taldearen erromeria egongo dira.