Zabalbideko istripuaren lekukoen bila ari da Udaltzaingoa

uriola.eus 2021ko aza. 26a, 13:56

Atzo iluntzean, azaroak 25, Ave Maria ikastetxearen eta Arabella farmaziaren ondoan talka egin zuten auto batek eta motor batek, eta lehenengoaren gidariak ihes egin zuen.

Bilboko Udaltzaingoak herritarren lankidetza eskatu du atzoko 20:30ean Zabalbide kaleko 116. zenbakiaren parean gertatutako istripua argitzeko eta motorzale batekin talka egin ostean bere autoan ihes egin zuen gidaria atzemateko. Motorzalea zaurituta geratu zen kolpearen ondorioz.

Horri buruzko daturen bat dutenak harremanetan jar daitezke Udaltzaingoarekin 94 420 50 40 telefonora deituz edo atestados-trafico.ssc@bilbao.eus helbide elektronikora mezua bidaliz.