2022/02/13 12:00

Topaketa

Erraldoien kalejira

Erraldoien kalejira
Karmelo plaza (Santutxu), Santutxu

Bilboko Udalak otsailaren 11an jarriko du abian “Neguko Santutxu Kolorea”.

Proposamen hau Santutxun euskal dantzak eta folklorea sustatzeko eta balioan jartzeko egiten den “Santutxu Kolorea” programaren atarikoa da. Ekimen honek Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen kolaborazioa izango du, bere sorreraren 70+1 urteurrena ospatzeko.

Igandean, otsailak 13, “Neguko Santutxu Kolorea” kalejira batekin bukatuko da. Santutxuko kaleetatik eramango dute kalejira hau Mairuek Gaztediko Erraldoiek, eta bezperako tailerrean egindako buruhandiak ere parte hartzeko gonbidapena dute. Kalejira 12:00etan hasiko da Karmelo plazan.