None

"Denok batera, euskal preso eta iheslariak etxera!"

"Denok batera, euskal preso eta iheslariak etxera!"
Santutxu
Ostiral honetan, otsailak 11, 20:00etan Egunkari plazatik abiatuta mobilizazioa egingo du Santutxuko Sarek.
 
Auzoko "EUSKERIA ABESBATZA TALDEA"-rekin batera. Euskal presoekiko elkartasuna adierazi, eta beraiei dagozkien eskubideak errespeta daitezen eskatuko dute.
 
Parte hartzeko deia egin diete herritarrei: "Indarrak batu ditzagun euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzeko bidean. Zain gaituzte eta zain izango zaitugu".