2022/02/15 19:00

Elkarretaratzea

Iñigo Gutierrez espetxera itzularaztearen aurkako elkarretaratzea

Iñigo Gutierrez espetxera itzularaztearen aurkako elkarretaratzea
Egunkari plaza, Santutxu

Presazko mobilizazioa deitu du Santutxuko Sarek:

"ADI!!! GERTAERA LATZAren AURREAN.

Gaur, EGUNKARI PLAZAN, arratsaldeko 19:00an gertaera salatzeko izango den  ELKARRETARATZEAn parte hartzeko dei egiten zaitugu. 
 
️Audientzia Nazionalak kartzelara itzuliarazi du Izadiren aita ere, «Barkamenik eskatu ez duelako» 
 
 Iñigo Gutierrez Izadiren aita ere espetxera itzultzera behartu dute, aho batez hirugarren gradua jaso eta hiru aste eskasera. 
 
 Kasuak bi astungarri ditu: neskatoa aitarik eta amarik gabe kalean geratzeaz gain, Gutierrezi bost hilabete geratzen zaizkio kondena bukatzeko".