Santutxuarrak jaietan murgilduko dira larunbatetik aurrera

uriola.eus 2022ko uzt. 5a, 16:00

Hilaren 17ra arte luzatuko da festa giroa auzoan. Aurten, nobedade gisa, egitaraua une-oro patrikan eskuragarri izatea ahalbidetuko duen aplikazio berezia sortu dute. Argazki lehiaketa ere bueltan izango da aurten.

Esteka honen bidez deskarga daiteke 2022ko jaietako aplikazioa. Horren bidez, orduz ordu jaietan egongo diren ekitaldien berri izateaz gain, argazki lehiaketan botoa emateko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, uztailaren 15era bitatean jaietan egindako argazkiak bidali ahal izango dira argigorricl@gmail.com helbide elektronikora. 12 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du, gehienez ere hiru argazki aurkeztuta. Hala, argazkia tamaina handian inprimatu eta Foam euskarrian jasotzeko saria irabazi ahal izango dute argazkilariek.

Irune Usunaga Gil izan da aurtengo kartela egin duena, lehiaketa irabazi duelarik.

Egitaraua egunez egun

Uztailak 9, larunbata

09:00 62. Bakailaoa Pil-pilean txapelketa / 16. Marmitako txapelketa (Basarraten)

10:30 Santutxuko txistulariak, trikitilariak eta gaiteroak (Kalez kale)

10:30 Santutxuko 3X3 hockey txapelketa mistoa (Karmelan)

13:30 Lapikoen bilketa eta sari banaketa (Basarraten)

18:30 Koadrilen kalejira SAMA SIKU fanfarrearekin (Fika eta Resurreccion Maria Azkue bidegurutzetik)

19:00 Lehiaketa: txapela jaurtiketa (Sagarminagalekun)

20:30 Pregoia eta txupina (Karmela)

21:00 Reggae kontzertua: SONNORA DJEMBÉ (Arsuagan)

21:00 Kontzertua: CARRANZA TRIO (San Martin Igokundekoaren plazan)

22:30 Berbena: URRATS (Basarraten)

Uztailak 10, igandea

12:00 ARDOA BARRURA txaranga (Kalez kale)

12:00 Herri kirolak. Jose Martin Bustitza Tubi, Iparraldeko kirolak (Basarraten)

13:30 Dastaketa: paella erraldoia (Basarraten)

15:00 Bazkaria auzoko errepresaliatuen senide eta lagunekin. Bazkalostean, TXALAINAK (Basarraten)

16:00 Mus txapelketa (Arsuagan)

18:00 Kustomizatu zure kamiseta Santutxuko emakumeekin* (Karmelo plazan)

18:00 MOAY THAY erakustaldia (Arsuagan)

19:00 Nagusientzako berbena: MARIACHIS DOMINGUEZ (Basarraten)

19:00 Zumba eta body combat Santutxuko emakumeekin* (Karmelo plazan)

Uztailak 11, astelehena

11:00 Pasta txapelketa (Basarraten)

12:00 Umeentzako ekintzak (Arsuagan)

14:30 Plateren aurkezpena eta epaimahaia (Basarraten)

18:00 Xake eskola Zuri-baltza xake taldearekin / Plastilinazko perretxikoak Cantharellus elkartearekin / Margotu aurpegia Ximelgorri Aisialdi Taldearekin (Karmen plazan)

18:00 Bocabeats comedia (Basarraten)

18:00 Mus txapelketa (Karmelo plazan)

18:30 Emakumeen* poteo girotua (Basarratetik)

19:00 Santutxuko txistulariak (Kalez kale)

19:00 Kontzertua: KERNHELL (Arsuagan)

19:30 Ur zezena (Basarraten)

19:30 Ping-pong eta igel txapelketak (Basarraten)

21:00 Emakumeen* afaria (Basarraten)

22:30 Karaokea (Basarraten)

Uztailak 12, asteartea

11:00 Paella eta koktel txapelketa (Basarraten)

12:00 Gazte-feria (Basarraten)

12:00 3X3 Saskibaloia (egun osoan zehar, Basarraten)

14:30 Paellen eta koktelen aurkezpena eta bazkaria (Basarraten)

17:30 Ostikada elektrotxaranga eta toboguai (Basarratetik)

18:00 Imanol Ituiño magoarekin magia erakustaldia (Karmelo plazan)

19:30 Igel txapelketa (Karmelo plazan)

20:00 6. Musika lokal maratoi-lehiaketa (Basarraten)

Uztailak 13, asteazkena

11:00 Tortilla eeta postre txapelketaren hasiera (Basarraten)

14:30 Tortillen eta postreen dastaketa eta bazkaria (Basarraten)

17:00 16. Eskupilota txapelketako kanporaketan (Karmelan)

18:00 Sardina jana (Karmelo plazan)

19:00 Bizkaiko gaiteroak (Kalez kale)

19:00 Txerri-okelaren banaketa (Arsuagan)

19:30 Umeentzako txokolatada (Basarraten)

20:00 Ur-zezenaren entzierroa (Karmelo plazatik Basarratera)

20:30 Dantza-plaza (Basarraten)

22:30 Kantaldia: VITTERIO & LUCCHINO (Basarraten)

Uztailak 14, osteguna

15:00 Gazte bazkaria eta bingo musikatua (Basarraten)

18:00 Kantaldia: MOZKOR ALAIAK (Basarraten)

18:00 Jolastu Santutxu Hockey Taldearekin (Karmelo plazan)

19:00 Haurrentzako jolasak (Karmelo plazan)

19:00 Santutxuko txistulariak (Kalez kale)

20:00 Playback txapelketa (Basarraten)

22:00 Kontzertua: DJ UKABIL (Basarraten) + Mojito gozoak, Sierra Maestra elkartearen  esku

24:00 Kulero, galtzontzilo eta abarren lasterketa (Basarraten)

Uztailak 15, ostirala

07:00 Gaupaseroen argazkia (Basarraten)

17:00 16. Eskupilota txapelketako FINALA (Karmelan)

18:00 Haurrentzako jolasak eta aurpegi margoketa (Sagarminagalekun)

18:00 Auzoko Tour historikoa ikuspegi feministatik, BASKALErekin (Basarratetik)

18:30 Musika emanaldia: #elviejochimango eta Gartxa Lime DJ set (Karmelo plazan)

19:00 Bizkaiko gaiteroak (Kalez kale)

19:00 Nagusientzako berbena: LOS AMIGOS DEL SWING (Arsuagan)

20:00 SARErekin kalejira: Euskal preso eta iheslariak etxera! (Egunkaria plazatik)

21:00 Kontzertua: THE COWBOYS (San Martin Igokundekoaren plazan)

22:00 Kontzertuak: Musika maratoiaren irabazlea+ITZIARREN SEMEAK+AKATS (Basarraten)

Uztailak 16, larunbata

08:00 13. SUKALKI TXAPELKETA (Arsuagan)

13:30 Sukalkiaren lapiko bilketa (Arsuagan)

15:00 Sukalkiaren sari banaketa (Arsuagan)

18:30 Heldu eta haurrentzako ginkana (Sagarminalekun)

19:00 GAZTEDI DANTZARI TALDEAren ekitaldia (Karmelo plazan)

20:00 Sorginen kalejira (Basarratetik)

20:00 VICTOR AMILIBIA DJa (Arsuagan)

21:00 Sari banaketa (Sagarminaleku)

19:00 Kontzertuak (Basarraten): ANE ETA MADDI+THE MENTES KAMIKAZES+ATILA TXIGUAGUA BELDURGARRIA+AMOOMA+DJ RULL

Uztailak 17, igandea

12:00 ADISKIDEAK txaranga (Kalez kale)

12:00 Herri kirolak: IRATI ASTONDOA eta UGAITZ MUGERZA aizkolariak eta umeentzkao herri kirolak (Basarraten)

13:30 Ur zezena (Basarraten)

18:00 Nagusientzako dantzaldia: PALMERAS ORKESTRA (Basarraten)

21:00 Erretegi irekia. Txuleta eta arrain, ekarri denontzako lain! (Basarraten)

22:00 Azken traka. Hurrengo urtera arte, Sangutxu! (Basarraten)