Proiektuaren helburu nagusia Gerra Zibilaren memoria historikoa lantzea eta horrek hirian izan zituen ondorioak gogoraraztea da. Izan ere, ekimenak maiatzaren hasieran izan zuen abiada Abandoko auzoan zehar antolatutako ibilbideekin.
Hala, Santutxuko ibilbide turistikoak ekimenaren bigarren fasea izango dira. Antolatzaileek Gerra Zibilak auzo honetan izan zuen eraginari dagokionez adierazi dutenaren arabera, “Gerra Zibilaren erdian, altxatutako armadaren zerbitzura zeuden hegazkin alemaniarrek eta italiarrek Bilbo bonbardatu zuten. Animoak puztuta zeuden eta, batez ere Zabalbide kalearen inguruan, Santutxun, zeuden kartzeletan bildu zituzten presoak”.
Ibilbide hauek oinez egingo dira, doan, eta bilbaokultura.eus webgunean izena eman beharko da. Ezinbestekoa da erregistratzea hauetan parte hartzeko. Ordu eta erdi inguru iraungo dute. Topagunea Tenor Fagoaga kaleko 6. zenbakiaren aurrean izango da.
Euskarazko bisitak ostegun arratsaldetan izango dira, 18:00etan. Euskarazko taldeen kasuan, taldearekin adostuko dira eskatutako data eta ordua. Horretarako, eskaera bidali beharko da posta elektronikoz cultura@bilbao.eus helbidera.
Azkenik, Santutxuren txandaren ostean, Artxanda (uztailaren 4tik 30era) eta Alde Zaharreko (irailaren 5etik urriaren 1era) auzoak zeharkatu ditu ekimenak.