Aste honetan hasi dira Karmelako euskera ikastaroak

uriola.eus 2023ko urr. 24a, 13:29
Argazkia: Karmela

Ikastaroak dohainik izango dira eta mailaren arabera talde desberdinak sortuko dira.

Urtero lez, hasi dira euskera ikastaroak Karmela espazioan. Astelehenetik ostiralera emango dira, euskera mailaren araberako bost taldetan banatuta. Hemen ordutegiak:

Astelehenak 19:00 – 20:30 (Hasiberriak)

Astearteak 19:00 – 20:30 (0.0 maila)

Ostegunak 17:30 – 19:00 (Hasiberriak)

Ostegunak 19:00 – 20:30 (Aurreratua)

Ostiralak 17:30 – 19:30 (Aurreratua)

Izen ematea doakoa da. Karmelarekin kontaktuan jarri edo Fika 44-ko espaziora joan izena emateko, irakasten laguntzeko edo ordezkoak egiteko.