Ostegun honetan abiatuko da aurtengo Atxuriko jaien egitaraua, lau egunez luzatuko dira eta auzokide eta bisitarien asteburua gozatzeko denetariko ekintzak aurkeztu ditu Atxuriko jai batzordeak; flamenkoa Juanjo Navasen eskutik, La Basu, Zaunka, Trova Cubana, Bilbao Big Band, Leihan eta Sigi-saga erromerien kontzertuak, paella, argazkilaritza eta futbito txapelketak, eta beste hamaika ekintza izango dira denen gozagarri.