Atxuriko Hermanitas de los Pobres nagusien etxea Vitalia enpresak erosi du

uriola.eus 2024ko eka. 7a, 13:10

Argazkia: Jabi Zabala

70 nagusien etxe, 5.500 langile eta 220 milioi euroko fakturazioa duen Vitalia enpresak erosi du 1875. urtetik Hermanitas de los Pobres zen eraikina.

1875etik adineko jende txiro eta baliabide gutxien zituztenen ongizatea bermatzeaz arduratu den Atxuriko Hermanitas de los Pobres nagusien etxea, Vitalia nagusien etxeen enpresa erraldoiak erosi du 15 milioi euroren truk. Atxuriko nagusien etxea neuroerreparazio zentro eta mendetasun egoeran bizi diren pertsonen egoitza “berritzaile” bilakatuko dutela azaldu du Vitaliak.

Egun 37 nagusiren zaintzaz arduratzen da Hermanitas de los Pobres, Vitaliaren proiektua burutu ostean, 135 pertsonari arreta emateko tokia izango du egoitzak, 130 geletan, haietako 124 indibidualak. Hortan gain, neuroerreparazio ospitaleak puntako zerbitzuak eskeiniko ditu bihotzekoak, garuneko istripu baskularrak, odoljarioak, traumatismo kraneoentzefalikoak, anoxiak, garuneko hipoxiak eta bestelako gaitzak tratatzeko.

Proiektua martxan jartzen denean 125 langile baino gehiago arituko direla azaldu du Vitaliak, kualifikazio handikoak haietako asko. Iraganean maiz egin ditu halako eraldaketak Vitaliak, aipatzekoa Atxuriko nagusien etxearekin batera, maiatzean erosi duen Zaragozako Pilar klinika; enpresaren 70 egoitza, 10.000 plaza eta 220 milioi euro baino gehiagoko sarearen barnean sartuko dira biak.