Bilbao Eszenak egingo duen tailer hau sorkuntza eta esperimentazio poetikoko laborategi bat da, eta parte-hartzaileek testuen garapen poetikoaren eta eszenaratzearen inguruan sakontzeko aukera izango dute, gorputza eta ahotsa hizkuntza artistiko bihurtuz.
18 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, eta arte eszenikoetako profesionalei, antzerkizaleei, eta testuen ahozkotasunean interesa duten idazleei zuzenduta dago bereziki. Bi orduko lau saiotan banatuta, azaroaren 26an, abenduaren 3an, 10ean eta 17an izango dira tailerrak (19:00etatik 21:00etara), Bilabo Eszenako lokaletan, Juan Gardeazabal kalean. Parte-hartzaileek poesiaren kontzeptua paperetik haratago eraman eta gorputzaren bidez adierazteko teknikak garatuko dituzte.
Artista gonbidatua: Laura Soto Sobejano
Laura Soto Sobejano, Arte Ederretan lizentziatua eta Incendiaria (Arrebato Libros, 2019) eta Géiser (Casimiro Parker, 2020) liburuen egilea da. Spoken Word Bilbaoren sortzailea eta Poematika, Ahozko Poesiaren eta Arte Bizien Jaialdiaren koordinatzailea izateaz gain, hainbat proiektutan kolaboratu du, hala nola, La voz en contra diskoan eta Scroll lanean. Sorkuntza esperimentalaren eta ahozkotasunaren eremuan aitortua, Soto Sobejanok poesia eszenikoaren eta gorputzaren arteko lotura aztertzen du bere lanetan.
Laborategi hau aukera paregabea da parte-hartzaileek beren sormen gaitasunak garatzeko, hitzari eta gorputzari oinarri berriak emanez, poesia eszenikoan sakontzeko.