Karmelo Ikastolak 60. urteurrena ospatuko du aurten

uriola.eus 2025ko urt. 23a, 09:02

Santutxuko Karmelo Ikastolak 60 urte bete ditu aurten. Ikasturtean zehar hainbat ospakizun burutuko dituzte auzoan. Kalejira jendetsu batek eman zien hasiera, azaroaren 29an, Santutxuko kaleetan zehar, egungo egoitzan hasiz eta ikastolaren lehenego lokalak zeuden tokiraino, Karmelo plazaraino hain zuzen ere.

1964an hasitako bideari jarraipena emateko, betiere sustraiak auzoan eta mundura zabalik, Ikastolaren historiaren erakusketa ikusgai egongo da Santutxu eta Basarrateko metroko sarrera-irteeretan: Santutxu geltokiko sarreran otsailaren 15era, eta Basarraten otsailaren 15etik hilaren amaiera arte.