Bilboko Udaltzaingoak 22 urteko gazte bat atxilotu du Santutxun, droga-trafikoko ustezko delitua egotzita.
Herritarren laguntzari esker, udaltzainek susmagarria lokalizatu zuten Azurleku inguruan, joan den astelehenean, otsailak 10, arratsaldeko 16:30ean. Gaztea bere autoaren ondoan zegoen beste pertsona batzuekin, haxixa kontsumitzen. Polizia bertaratu zenean, hark borondatzez aitortu zuen droga saltzeko asmoa zuela eta ibilgailuan zeraman haxixa eta eskudirutan zituen 1.715 euroak erakutsi zizkien.
Agenteek egiaztatu dutenez, substantzia bandolera batean gordeta zegoen, 100 gramo baino gehiago izanik, dosika prestatuta eta banaketarako prest. Egoera ikusita, gaztea atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile delakoan. Atxilotua, epailearen aurrera eraman dute.