Gaitzerdi Teatroa: “Rojo al agua”

bertonaldizkaria 2012ko ots. 15a, 16:12

Zurbaranbarriko Borja Ruizen zuzendaritzapean, "Rojo al agua” antzeztuko du Gaitzerdi Teatroak otsailaren 16, 17 eta 18a arratsaldeko 8etan BBK aretoan. "Rojo al agua" KABIAren –2006an Gaitzerdi Teatroaren baitan sortu zen Ikerketa Dramatikoko Espazioaren– ikuskizuna da.

SINOPSIA

Ofelia, Shakespearen pertsonaia. Virginia Wolf, idazle ingelesa. Lehenengoak idazten du Hamletekiko duen maitasunari eusteko. Bigarrenak senez idazten du, ez hondoratzeko. Bien eskutitzen bitartez iritsiko zaigu beren historiaren zati bat: bizitzarekiko duten grina eta bazterrean utziko dituen munduaren aurrean sentitzen duten inpotentzia. Biek erabaki omen zuten ibaian itota hiltzea. Baliteke beren bizitzak infi nituan bakarrik gurutzatu izana lerro paraleloak bailitzan, ala ez?

“Rojo al agua” da KABIAren azken produkzioa. Lehenago “Euria esan eta euria erortzea” ikuskizuna aurkeztu zuen eszenatoki honetan bertan, hainbat sariren artean Euskal Produkzio Onenari Ercilla Saria jaso zuena.

FITXA ARTISTIKOA

Izenburua: "Rojo al agua”

Steven Berkoff - Josu Montero

Dramaturgia: Josu Montero, Borja Ruiz

Zuzendaria: Borja Ruiz

AKTOREAK

Ofelia: Sara González

Hamlet: Iosu Florentino

Reinaldo eta Polonio: Joseba Uribarri

Virginia Wolf I: Juana Lor

Virginia Wolf II: María Goiricelaya

Virginia Wolf III: Yolanda Bustillo

FITXA TEKNIKOA

Argiztapena: Javier García

Ahozko musika: Xabier Adrién, KABIA eta kantu tradizionalak

Jantziak: Azegiñe Urigoitia

Produkzioa: Gaitzerdi KABIA - GAITZERDIren ikerketa espazioa

IKUSTEKO

Data: otsailaren 16, 17 eta 18an, 20:00ean

Prezioa: 18 €

Lekua: BBK aretoa (Gran Via, 19)