Patakon Gaztetxean sartu, 14 kide identifikatu eta nahi dutenean hustu dezakeela mehatxu egin du Ertzaintzak

bertonaldizkaria 2012ko eka. 13a, 13:45

Uribarriko bizilagunek jakinarazi dutenez, atzo arratsaldeko 18:30ak aldera Ertzaintzaren hainbat patruila agertu eta ustez epailearen agindua zena eskuetan zutela eraikinean sartu ziren. Barruan zeuden 14 bat gazte identifikatu eta adin txikiko bati zaplazteko bat eman zioten. Gaztetxea nahi dutenean hustu dezaketela mehatxu egin ostean alde egin zuten Ertzainek.

Ertzaintza Patakon Gaztetxean sartu zen atzo (ekainak 12) arratsaldean eta barruan zeuden lagunak identifikatu zituen. Arratsaldean, 18:00ak aldera, gaztetxeko atera iritsi eta barrura sartu ziren -agenteetako batek ustez epaileak eraikina husteko emandako agindua eskuetan zuela- bertan zeuden lagunak identifikatzera. Patakoneko kideek azaldu dutenez, gazteetako batek poliziei han zer egiten zuten galdetu zienean ertzain batek zaplaztekoa eman zion.

Gazteak identifikatu eta gero alde egin zuten agenteek, baina joan aurretik gaztetxea hustera edozein unetan joan daitezkeela esan zieten.

Hain zuzen ere atzo bertan gaztetxeko lagunek salatu zuten azken egunotan poliziaren jazarpena itogarria izan dela, baina hala ere, ez zirela kikilduko. Ertzaintzaren presentziaz ohartarazi eta berehala gaztetxea husten ari zirela zabaldu egin zen, baina ez zen halakorik gertatu azkenik. Nolanahi ere, azpimarratzekoa da albistea ezagutu eta gutxira Patakonera bertaratu zen jende kopuru handia.

INFO +

http://patakon-gaztetxea.net

http://www.facebook.com/PatakonGaztetxea

Patakon proiektuaren aldeko sinadura emateko:

http://m15mbizkaia.visibli.com/share/LY75H5