Patakonen aldeko jaia gaur arratsaldean Uribarrin

bertonaldizkaria 2012ko eka. 29a, 09:28

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera ekitaldi ugari izango da gaur "Patakonen indarrarekin Uribarrik aurrera darrai!" oihua lau haizetara zabaltzeko. 

Gaur ziren Matiko kalean okupatutako eraikina inauguratzekoak hile beteko garbiketa eta txukuntze lanen ostean, baina joan den asteartean (ekainak 26) Ertzaintzak buruturiko hustuketa dela eta, ez da posible izango. Patakonek auzoan sortu duen ilusioa eta auzolanerako gogoa Uribarrin kaleratuko da arratsaldean.

Egitaraua

18:00 Ezpala txalaparta taldeak Patakon bidelapurrarei deiadarra egingo dio, Uribarriko Landan

18:30 Batukada

19:00 Ekitaldia, Uzturre plazan

19:30 Norte Apache + 121 Crew eta Gorka Siuaia

20:30 Fabe de Fuka, kontzertu ibiltaria

INFO +

http://patakon-gaztetxea.net

http://www.facebook.com/PatakonGaztetxea

https://twitter.com/PatakonGaztetxe