Patakon bidelapurrak emango die hasiera Matiko eta Uribarriko jaiei

bertonaldizkaria 2012ko ira. 21a, 13:27

Matiko eta Uribarriko auzotarrak mozorrotu egingo dira gaur arratsaldean aurtengo jaiak abiarazteko. Trauko kaleko errotondatik hasi eta Uribarriko Eskoletako Kanparainoko kalejiran jaitsiko dira.

Irailak 21 ostirala: MOZORROEN EGUNA

19:30etan MOZORRO-JAITSIERA Traukoko errotondatik URKABUSTAIZKO JOALDUNAK, KATU BURU KALE ANIMAZIOAK eta “Uribarri Konpartsak” alaiturik.

20:00etan Uribarriko Eskoletako Kanpan PREGOIAren irakurketa PATAKON BIDELAPURRAren eskutik. Ondoren TXUPINAREN JAURTIKETArekin gure auzoko jaiei hasiera emango diegu.

21:00etan “Gaizka” arrandegiari esker SARDINAK dastatzeko aukera izango dugu Uribarriko Eskoletako Kanpan.

22:00etan Haurrentzako “ZU BAI ARTISTA” erakustaldia Kanpan. Zer dakizu egiten? Txiste bat kontatu, pinoa, dantza, kantatu, play back… igo oholtzara eta erakuts iezaguzu!!

22:00etan KONTZERTUA Arlanza tabernan: PLANCTON

23:00etan BERBENA Uribarriko Eskoletan.

24:30etan Helduentzako “ZU BAI ARTISTA” lehiaketa Kanpako oholtzan. Zer dakizu egiten? Txiste bat kontatu, pinoa, dantza, kantatu, play back … igo oholtzara eta erakuts iezaguzu!!

Irailak 22 larunbata: EUSKARA EGUNA

11:00etan PASTADUN PLATER LIBREA TXAPELKETArako inskripzioa Eskoletako Kanpan.

12:00etan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK Uzturre plazan.

12:00etan Proba egin zure txakurrarekin! “Kokotea Etologia”k girotutako TXAKURRENTZAKO LEHIAKETA.

12:00etan Euskararen aldeko KALE IRRATSAIOA Kanpan “Irola Irratia” eta “Tanttaka” Konpartsaren eskutik.

12:00etan Euskaraz Bizi ERAKUSKETA Eskoletako Kanpan.

14:30etan PASTADUN plateraren aurkezpena Eskoletan.

15:00etan HERRI BAZKARIA Kanpan.

16.30etan KATU-TERTULIA PENTATONIX FOLK taldearekin Eskoletako Kanpan.

17.00etan MUS ARINA TXAPELKETA Bikote tabernan.

17:30etan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK Uzturre plazan.

18:00etan TXAPA TAILERRA eta HEGAZKIN LEHIAKETA “Uribarri konpartsa”ren eskutik Uzturren.

19:00etan JOLASAK euskaraz “Tanttaka” Konpartsarekin Kanpan.

19:30etan TXAPELA JAURTIKETA LEHIAKETA Uzturre plazan.

19:30etan TXOKOLATADA Uzturre Plazan “Uribarri Konpartsa”ren eskutik.

20:00etan HAUR DISKOTEKA Uzturre Plazan.

20:00etan SARDINADA Uribarri eta Trv. Ciudad Jardin izkinan “Suso” arrandegiaren eskuzabaltasunari esker.

20:30etan Uribarriko AGATE DEUNA ABESBATZA kantu kantari ibiliko da auzoko tabernetatik.

21:00etan EUSKARA-POTEOA “Tanttaka” koadrila eta FABE DE FUCA taldearekin Txosnetatik hasita.

23:00etan Eskoletako Kanpan Kontzertu mundiala: TOMMY GUN eta HABEAS CORPUS

Irailak 23 igandea

10:00etan “Gure Etxea” Auzo Elkarteak antolaturik, MAKAILU TXAPELKETAren inskripzioa, Abasolo Txakolindegian.

12:00etan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK Uzturre plazan.

12:00etan HAUR JOLASAK Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan Uribarriko gurasoen eskutik: musika, aurpegi margotzea…

12:00etan FIELTRO TAILERRA Uribarriko gurasoekin Uzturren.

13:30etan PINTXO LEHIAKETA auzoko taberna ezberdinetan (ikus oinarriak eta zerrenda).

14:00etan MAKAILUAren aurkezpena Abasolo Txakolindegian.

17:30etan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK Uzturre plazan.

17:30etan HAUR JOLASAK Uzturre Plazako umeen txokoaren barruan “Gozaldi Eskaut Taldea”ren eskutik: Tailerrak, musika…

17:30etan Adin arteko PARTXIS lehiaketa Eskoletako Kanpan.

17:30etan Adin guztientzako XAKE IREKIA Eskoletako Kanpan.

18:30etan ARTE MARTZIALEN ERAKUSTALDIA Kanpako eszenatokian auzoko “Fitness Bam” Gimnasioaren eskutik.

19:30etan TXOKOLATADA Uzturre Plazan “Moraza”ri esker.

20:00etan “Mis Ahorros, su botin” (Adicae-Audiovisol. 48 min) DOKUMENTALA Eskoletako kanpan “Uribarriko M-15 Mugimendua”ren eskutik.

INFO + ALDAPANGORA