‘Uribarriko emakumeen bizi esperientziak Frankismo garaian’ liburua kalean

bertonaldizkaria 2012ko abe. 10a, 12:10

Haizea Ruiz Bretos uribarritarra Gizarte eta Kultur Antropologian doktoregai da. Azken asteotan Aletu Emakume Elkartearekin batera kaleratutako liburua darabil esku artean.

Uribarriko Aletu Emakumeen Elkarteak 15 urte bete zituen aurreko kurtsoan. Elkarteak urteurrena modu berezian ospatu nahi zuen eta gure auzoko emakumeen Historia duintzeko xedearekin ikerketa bat abiatzea proposatu zion Haizeari. Honen emaitza, Experiencias de Vida de las Mujeres de Uribarri durante el Franquismo. 1940-1975 (Uribarriko Emakumeen Bizi Esperientziak Frankismo Garaian. 1940-1975) ikerketa izan zen, egun liburu bilakatu dena.

Iturria: Branka