Kafe Antzokia, Abando - Indautxu
Fernando Pessoarena da ikuskizuna abiatzen duen hipotesia:
“Lur guztia hozkatu
eta ahosabaian sentitu ahalko banu,
zoriontsuagoa nintzateke une batez”.
Eta hark hipotesi gisa planteatutakoa, esperimentu gisa gauzatu dute Ayerbek eta Astizek:
“Lur pixka bat hartu dute etxeko baratzetik
eta harrixkak baztertuta ahoratu gero”.
Lerro horiekin hasten da 'Baita hondakinak' liburua eta esperimentu horrekin abiatzen da Hondakindegia ikuskizuna ere.
Iraupena: 50 minutu
Eszenan: Mikel Ayerbe eta Iñigo Astiz
Bideoak: Hasier Goikolea eta Iñigo Astiz
Poemak: Iñigo Astiz