2014/05/17 22:00

"Jainko Txiki eta Jostalari Hura"

"Jainko Txiki eta Jostalari Hura"
Kafe Antzokia, Abando - Indautxu
“Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik” hamarkada bat igaro denean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa, berriz ere elkartu dira ‘Jainko txiki eta jostalari hura’ deritzon lan mamitsua sortzeko. Honako konzeptua, aurrekoa bezala, diziplina artistiko bat baino gehiagoren adierazpenean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz. Liburu-disko formatuan aurkezturik, hein berean, izaera literario nahiz musikala du lan honek, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.