Aurtengo Uribarri Eguna maiatzaren 24an ospatuko da

uriola.eus 2014ko mai. 13a, 11:25
Aurreko urteetan bezala, egitarau oparoa prestatu du Uribarri Auzolanean plataformak Uribarri Egunerako. Beste behin, eskoletako landan guneak egongo dira eta adin guztiei zuzendutako egitarau zabala.

1. Gunea. 11:00etatik 14:30etara:
- Auzoko eragileen azoka egongo da auzokideek haien lana ezagutu ezaten.
- Liburu trukaketa egiteko aukera egongo da.

2. Gunea. 11:00etatik 14:30etara:
- Euskal Herriko produktuen nekazari-azoka.

3. Gunea. 11:00etatik 14:30etara:
- Umeentzako jolasak.

4. Gunea:
Dohako tailerrak auzoko eragileen eskutik.
11:00 - 11:45: Euskara klasea Tanttaka Euskara Taldearen eskutik.
12:00 - 12:45: Aletu Emakumeen Elkarteak emandako Tai-Chi tailerra.
13:00 - 13:45: Bizitegi Elkartearen larru tailerra.
14:00 - 14:30: Salbatzaile Dantza Taldeak eskainitako dantza tailerra.
15:00 - 17:00: Herri Bazkaria (7 euro). Aurretik izena eman beharra dago Uribarri Elkartean, Endika Tabernan edota Bizitegi Elkartean.
17:00 -17:45: Sudurkeria Sorkuntza Taldeak Bingo Txou-a antolatu du.
18:00 - 19:30: Uribarriko gazteek Zumba, Slackline eta Hankapalu tailerrak emango dituzte.
20:00 - ...: Egunarekin bukatzeko, kantu poteoa egongo da auzoan barrena.