Maiatzean hasitako ekintzei jarraipena emanez, ekainean ere, Tanttaka euskara taldeak euskararen aldeko ekintzak antolatu ditu. Maiatzaren 28an, Uribarriko auzogunean Puski eta Txurruski pailazoek familiei zuzendutako emanaldia eskaini zuten eta ondoren, Artxandapeko Gau Eskolan, Sudurkeriak taldeak Bingo Txoua landu zuen.
Oraingoan, Euskalduna naiz eta arraro nago bakarrizketa antolatu du auzoko Euskal Herrian Euskarazek. Hitzordua ostiralean izango da, ekainak 6, 19:00etan, Uribarriko auzogunean.
Egitarauarekin amaitzeko, larunbatean, ekainak 7, 11:00etan, Euskaldunon II. Topagunea egongo da eskoletako kanpan eta jarraian, parrilada egingo dute bertan.