26. eta 80. Bilbobus lineen zerbitzuen bateratzearekin bat

Gure Etxea auzo elkartea 2014ko uzt. 22a, 08:17

Gure Etxea auzo elkartetik, 26. Bilbobus lineak Basurtuko Ospitaleraino hurbiltzeko eskaria egin genuen, beste auzokide eta taldeek bezala. Honi erantzuna emanez, Udal Zirkulazio eta Garraio sailak 26. eta 80. lineen zerbitzuen bateratzea proposatu du.

Auzoak beharrezkotzat jotzen du Basurtuko Ospitalera heldu ahal izatea garraio publikoaren bitartez. Honengatik, bat gatoz Garraio sailak aurkeztu duen proposamenarekin.