Mendi argazki eta bideoen lehiaketa berri bat antolatu du Gailurra Mendi Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Gailurra Uribarriko mendi-taldea 2014ko ira. 12a, 10:15

Dakizuenez, 2. Mendi argazki eta bideoen lehiaketa abian da eta honezkero, hainbat argazki ikus ditzakezue gure webgunean (www.gailurra.org) eta gehien gustatzen zaizuen argazkiaren alde boto eman.

Beste alde batetik, datorren astelehenean zabalduko dugun argazki erakusketaren berri eman gura dizuegu. Uribarriko Auzogunean (Patakon gaztetxea izen zen hartan) 2013ko argazki lehiaketako argazkirik onenak egongo dira ikusgai. Animatu eta etorri ikustera! irailaren 15etik 22ra egongo dira bertan, eta Uribarriko jaietan Trauko eta Panerako hainbat tabernatan.