Matiko-Uribarriko jaiek hasiera "berezia" izango dute aurten

uriola.eus 2014ko ira. 26a, 13:34

Ordu gutxi baino ez dira falta jaien hasierarako eta aste osoa prestaketa lanetan eman duen Aldapangora koordinakundeko lagunek aurtengo edukien berri aurreratu digute.

Lan "mardula" da jaien antolaketa Matiko eta Uribarriko Aldapangora koordinakundeko kideek aitortu digutenez. Auzoko merkatarien laguntza ezinbestekoa da eta hori lortzeko jai batzordeko kideak hainbat aldiz pasatzen dira dendaz denda.

Ekainean ideien ekaitza egiten dute asanblada irekian, auzotarren proposamen eta ideia berriak jasotzeko, eta Aste Nagusiaren ostean osatzen dute egitaraua.

Aurtengo berrikuntzetako bat jaien hasiera "berezia" izango da. "Arrakastatsua" izan ohi den jaitsierari mozorro lehiaketa gaineratu diote. Lehiaketako epaile lana auzoko merkatariek egingo dute. Horrela merkatariak jaietan eragile "aktibo" izatea lortu nahi du jai batzordeak.

Tanttaka euskara taldeak irakurriko du jaiei haisera emango dion pregoia. Pozik daude taldekideak, jaietako konpartsa gisa jaio zen taldea gaur egun urte osoan lanean ari den euskara taldea da, eta 10 urte betetzera iritsi da.

www.aldapangora.org

 

Egitaraua, URIBARRIKO JAIAK 2014

Irailak 26, ostirala - Mozorro eguna


- 19:00. Jaitsieran parte hartzeko koadrilen izen ematea Traukoko peatonalean. Aurten jaitsiera bitartean lehenengo koadrilen arteko mozorro lehiaketa ospatuko dute.

- 19:30. Mozorro - jaitsiera Traukoko peatonaletik Goloka kale animazioa eta Orkrestak alaiturik.

- 20:00. Uribarriko Eskoletako Kanpan pregoiaren irakurketa 10. Urteurrena ospatzen duen Tanttaka euskara taldearen eskutik. Ondoren txupinaren jaurtiketa jaiei hasiera emango zaie.

- 21:00. Mozorro lehiaketaren epaimahaia Uribarriko eskoletako oholtzan.

- 21:00. Gaizka arrandegiari esker sardinak dastatzeko aukera egongo da Uribarriko Eskoletako Kanpan.

- 21:30. Poteoa Uribarri Konpartsa eta Orkrestaren eskutik abiatuta.

- 22:00. Haurrentzako play back erakustaldia Kanpan. (Eraman musika CD edo Pen Drive batean Mp3 formatuan).

- 23:00. Kontzertua Arlanza tabernan: Lower, 80.eko Pop-Rock bertsioak.

- 23:00. Berbena Uribarriko Eskoletan Gabezin taldearekin.

- 00:30. Kulero eta galtzontzilo lasterketa Uribarriko Kanpan `Auzoa Berritzen´ Merkatari Elkartearen eskutik.

 

Irailak 27, larunbata - Euskara eguna

- 11:00. Txistulari kalejira auzoko kaleetatik zehar.

- 11:00. Pastadun plater librea txapelketarako inskripzioa Eskoletako Kanpan.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Euskararen aldeko kale irratsaio Kanpan Irola Irratia eta Tanttaka Konpartsaren eskutik.

- 12:30. Boga artisau garagardoaren dastaketa Kanpan.

- 14:00. Pastadun plateraren aurkezpena Eskoletan.

- 15:00. Herri bazkaria Kanpan.

- 16:30. Karaokea Eskoletako Kanpan.

- 17:00. Mus arina txapelketa Matiko Berria tabernan.

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan. Gazteentzako.

- 18:00. Gynkhana Uzturren Gozaldi eskaut taldearen eskutik.

- 19:30. Txapela jaurtiketa lehiaketa Uzturre plazan.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Auzoa Berritzen Merkatari Elkartearen eskutik.

- 20:00. Haur diskoteka Uzturre Plazan.

- 20:00. Sardina jana Uribarri eta Trv. Ciudad Jardin izkinan Suso arrandegiaren eskuzabaltasunari esker

eta okela parrillada Uribarri konpartsarekin.

- 20:30. Uribarriko Agate Deuna Abesbatza kantu kantari ibiliko da auzoko tabernetatik.

- 21:00. Euskara - poteoa Egonian elektrotxaranga eta Tanttaka koadrilarekin Txosnetatik hasita.

- 23:00. Eskoletako Kanpan Kontzertu mundiala: Ultraligeros eta Canteca de Macao.

 

Irailak 28, igandea

- 10:00. Gure Etxea Auzo Elkarteak antolaturik, makailu txapelketaren inskripzioa, Abasolo Txakolindegian.

- 11:30. Moraza - Basconia B Futbol Partidua Morazako Futbol Zelaian. Denok Artxandara!!

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Haurrentzako eskulanak auzoko gurasoek antolatuta Uzturre Plazan.

- 13:00. Pintxo lehiaketa auzoko taberna ezberdinetan (ikusi oinarriak eta zerrenda).

- 14:00. Makailuaren aurkezpena Abasolo Txakolindegian.

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 17:30. Guarrindongada txikiak Uzturre Plazan Auzoa Berritzen Merkatari Elkartearekin.

- 17:30. Adin arteko partxis lehiaketa Eskoletako Kanpan.

- 18:30. Arte martzialen erakustaldia Kanpako eszenatokian auzoko Fitness Bam Gimnasioaren eskutik.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Uribarritarrak Txokoari esker.

 

Irailak 29, astelehena

- 18:00. Haurrentzako musikala. Anne Mona, Oskola eta Karramarroi Antzerki Taldeak `Pepitaren liburu majikoa´ ikuskizuna eskainiko du Eskoletako Kanpako eszenatokian (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

- 19:00. Pala Txapelketaren 1. kanporaketa Uribarriko Frontoian.

 

Irailak 30, asteartea - Emakumeen eguna

- 18:00. Aletu Emakumeen Elkarteak 2014-2015 ikasturterako proposatutako kurtsoen eskaintzaren berri emango du Jai Batzordeko Txosnan.

- 18:00. Risoterapia tailerra Aleturen eskutik (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

- 19:30. Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako kontzentrazioa Eskoletako Kanpan.

 

Urriak 1, asteazkena - Balkoi eta erakuslehio apainduen eguna

- 18:00. Fruta dastaketa eta fruta tailerra Zespri eta Frutas Manuelaren eskutik Kanpan. (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

- 18:00. Dantzagorriak Los Recuerdos taldearekin eskoletako kanpan.

 

Urriak 2, osteguna - Egun Herrikoia

- 18:00. Kuadrilen arteko gynkhana txosnetan Bizitegi Elkarteak antolatuta.

- 21:00. Patrol Destroyers Gazte Konpartsaren eskutik Kanpako Oholtzan.

 

Urriak 3, ostirala - Azoka Eguna

- 11:00. Haurrentzako musikala. Depatitasenlacalle Antzerki Taldeak Standa Banda ikuskizuna eskainiko digu Uzturre Plazan.

- 17:00etatik 20:00etara. Distrito 2 Auzoa Berritzen elkarteko merkatariek Ganda - azoka egingo dute Traukoko Peatonalean (euria egitekotan Harritxoen plazako kantxan).

- 17:00etatik 20:00etara. Nekazaritza ekologikoaren azoka Euskal Herriko baserritarren eskutik Traukoko Peatonalean (euria egitekotan Harritxoen plazako kantxan).

- 18:00. Igel toka Txapelketa Moraza Plazan.

- 18:00. Clown ikuskizuna Puski eta Txurruskirekin Uzturre plazan.

- 19:00. Alpargata jaurtiketa Uzturre Plazan.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Moraza Futbol taldearekin.

- 20:00. Sardina jana Traukoko Errotondan Rosi arrandegiarekin.

- 21:00. Poteoa Txarangazo taldearekin Gailurra Mendi Taldeak lagunduta txosna gunetik irtenda.

- 23:00. Kontzertuak Eskoletako Kanpako eszenatokian: Mconak eta Esne Beltza.

 

Urriak 4, larunbata - Gazte eguna

- 10:00. Uribarriko gazteen IV. futbito txapelketa, semifinala eta finala Harritxoen plazan.

- 11:00. Txistularien kalejira Salbataile dantza taldeko txistulariekin auzoko kaleetatik zehar.

- 11:00. Paella eta patata tortila txapelketaren inskripzioa Eskoletan.

- 12:00. Proba egin zure txakurrarekin! Kokotea Etologiak girotutako Txakurrentzako lehiaketa Uzturre Plazan.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Aquaplaning eta txapa tailerra Uribarri konpartsaren eskutik Uzturren.

- 12:00. Zirko tailerra Eskoletako Kanpan Gazte Konpartsarekin.

- 13:00. Tiro pitxon txapelketa Kanpako barrakan.

- 14:00. Paella eta Patata tortilen aurkezpena Kanpan.

- 15:00. Herri bazkaria Kanpan.

- 16:30. Kantu tertulia Bieskas taldearekin Kanpan.

- 17:00. Tute txapelketa Ceni Tabernan.

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 17:30. Haurrentzako tailerrak Uzturre Plazan Gozaldi Eskaut Taldearen eskutik.

- 18:30. Koktel lehiaketa Gazte Konpartsako txosnan, “Baietz asmatu gazte formula”.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Uribarri Konpartsari esker.

- 20:00. Haur diskoteka Uzturre Plazan.

- 20:00. Hrs. Labrador arrandegiari esker sardina jana Moraza Plazan.

- 21:00. Gazte poteoa eta kale animazioa Gazte Konpartsarekin txosnetatik abiatuta.

- 22:00. Kontzertua Arlanza tabernan: The Bilbobillies (Rock and Roll 50´s), Los Menphis de Tenesse.

- 23:00. Erromeria Eskoletako Kanpako oholtzan: Garilak 26.

- 02:00. Gazte - Bingoa Gazte Konpartsako txosnan, Sari erotiko-festiboak!

 

Urriak 5, igandea

- 10:00. Putxera eta indaba txapelketaren inskripzioa Eskoletako Kanpan.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Jolas egokituak eta antzerkia Uzturre Plazan auzoko gurasoen eskutik.

- 14:00. Putxera eta indaben aurkezpena Eskoletako Kanpan.

- 15:00. Herri bazkaria Eskoletako Kanpan.

- 17:00. Pala Txapelketako finala Uribarriko Frontoian. 

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 18:00. Bilbainadak Iñaki Basaberekin Eskoletako Kanpan.

- 18:45. Adin guztientzako txokolatada Kanpako Txurrerian.

- 19:00. Lehiaketa ezberdinen irabazleentzat sari banaketa eta boletoen zozketa.