Jaietako lehen asteburua gainditu dute Uribarrin

uriola.eus 2014ko ira. 29a, 10:09

Pozik agertu da Aldapan Gora kultur koordinakundea Matiko-Uribarriko jaien lehen asteburuko balantzea egiterakoan. "Gainditu dugu lehen asteburua", adierazi du sare sozialetan. Eskerrak eman nahi izan dizkie koordinakundeak "ekintza ezberdinetan parte hartu edo lagundu duzuen pertsona eta koadrilei".

Une politak bizi izan dituzte Matiko-Uribarrin asteburu honetan. Auzotarrek gozatu ederra hartu dute. Izan ere, aukera zabala eskaintzen du jaietako egitarauak adin guztietako lagunentzat.

Euskararen Egunean kalean burutu zuten irratsaioa Irola Irratikoek. Eskolako Landa irrati estudio bihurtu zuten eta asko izan ziren mikrofonoetatik pasa ziren auzotarrak, besteak beste, Tanttaka euskara taldeko kideak, aurtengo jaietako pregoilariak. Arratsaldeko poteoak luze jo zuen, iluntzeraino.

Plaza bete zuena Canteca de Macao musika taldea izan zen. "Bilbora iritsi eta gozatzea dena bat da", esan du taldeak Twitter bidez. Eszenatokian dena eman zuten eta oholtzaren behealdean zeudenek ere bikain erantzun zuten.

www.aldapangora.org

Argazkiak: Aldapagora + Club Bilbao BSR + @ikergm76 

 

MATIKO-URIBARRIKO JAIAK 2014

Irailak 29, astelehena

- 18:00. Haurrentzako musikala. Anne Mona, Oskola eta Karramarroi Antzerki Taldeak `Pepitaren liburu majikoa´ ikuskizuna eskainiko du Eskoletako Kanpako eszenatokian (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

- 19:00. Pala Txapelketaren 1. kanporaketa Uribarriko Frontoian.

 

Irailak 30, asteartea - Emakumeen eguna

- 18:00. Aletu Emakumeen Elkarteak 2014-2015 ikasturterako proposatutako kurtsoen eskaintzaren berri emango du Jai Batzordeko Txosnan.

- 18:00. Risoterapia tailerra Aleturen eskutik (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

- 19:30. Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako kontzentrazioa Eskoletako Kanpan.

 

Urriak 1, asteazkena - Balkoi eta erakuslehio apainduen eguna

- 18:00. Fruta dastaketa eta fruta tailerra Zespri eta Frutas Manuelaren eskutik Kanpan. (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

- 18:00. Dantzagorriak Los Recuerdos taldearekin eskoletako kanpan.

 

Urriak 2, osteguna - Egun Herrikoia

- 18:00. Kuadrilen arteko gynkhana txosnetan Bizitegi Elkarteak antolatuta.

- 21:00. Patrol Destroyers Gazte Konpartsaren eskutik Kanpako Oholtzan.

 

Urriak 3, ostirala - Azoka Eguna

- 11:00. Haurrentzako musikala. Depatitasenlacalle Antzerki Taldeak Standa Banda ikuskizuna eskainiko digu Uzturre Plazan.

- 17:00etatik 20:00etara. Distrito 2 Auzoa Berritzen elkarteko merkatariek Ganda - azoka egingo dute Traukoko Peatonalean (euria egitekotan Harritxoen plazako kantxan).

- 17:00etatik 20:00etara. Nekazaritza ekologikoaren azoka Euskal Herriko baserritarren eskutik Traukoko Peatonalean (euria egitekotan Harritxoen plazako kantxan).

- 18:00. Igel toka Txapelketa Moraza Plazan.

- 18:00. Clown ikuskizuna Puski eta Txurruskirekin Uzturre plazan.

- 19:00. Alpargata jaurtiketa Uzturre Plazan.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Moraza Futbol taldearekin.

- 20:00. Sardina jana Traukoko Errotondan Rosi arrandegiarekin.

- 21:00. Poteoa Txarangazo taldearekin Gailurra Mendi Taldeak lagunduta txosna gunetik irtenda.

- 23:00. Kontzertuak Eskoletako Kanpako eszenatokian: Mconak eta Esne Beltza.

 

Urriak 4, larunbata - Gazte eguna

- 10:00. Uribarriko gazteen IV. futbito txapelketa, semifinala eta finala Harritxoen plazan.

- 11:00. Txistularien kalejira Salbataile dantza taldeko txistulariekin auzoko kaleetatik zehar.

- 11:00. Paella eta patata tortila txapelketaren inskripzioa Eskoletan.

- 12:00. Proba egin zure txakurrarekin! Kokotea Etologiak girotutako Txakurrentzako lehiaketa Uzturre Plazan.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Aquaplaning eta txapa tailerra Uribarri konpartsaren eskutik Uzturren.

- 12:00. Zirko tailerra Eskoletako Kanpan Gazte Konpartsarekin.

- 13:00. Tiro pitxon txapelketa Kanpako barrakan.

- 14:00. Paella eta Patata tortilen aurkezpena Kanpan.

- 15:00. Herri bazkaria Kanpan.

- 16:30. Kantu tertulia Bieskas taldearekin Kanpan.

- 17:00. Tute txapelketa Ceni Tabernan.

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 17:30. Haurrentzako tailerrak Uzturre Plazan Gozaldi Eskaut Taldearen eskutik.

- 18:30. Koktel lehiaketa Gazte Konpartsako txosnan, “Baietz asmatu gazte formula”.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Uribarri Konpartsari esker.

- 20:00. Haur diskoteka Uzturre Plazan.

- 20:00. Hrs. Labrador arrandegiari esker sardina jana Moraza Plazan.

- 21:00. Gazte poteoa eta kale animazioa Gazte Konpartsarekin txosnetatik abiatuta.

- 22:00. Kontzertua Arlanza tabernan: The Bilbobillies (Rock and Roll 50´s), Los Menphis de Tenesse.

- 23:00. Erromeria Eskoletako Kanpako oholtzan: Garilak 26.

- 02:00. Gazte - Bingoa Gazte Konpartsako txosnan, Sari erotiko-festiboak!

 

Urriak 5, igandea

- 10:00. Putxera eta indaba txapelketaren inskripzioa Eskoletako Kanpan.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Jolas egokituak eta antzerkia Uzturre Plazan auzoko gurasoen eskutik.

- 14:00. Putxera eta indaben aurkezpena Eskoletako Kanpan.

- 15:00. Herri bazkaria Eskoletako Kanpan.

- 17:00. Pala Txapelketako finala Uribarriko Frontoian. 

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 18:00. Bilbainadak Iñaki Basaberekin Eskoletako Kanpan.

- 18:45. Adin guztientzako txokolatada Kanpako Txurrerian.

- 19:00. Lehiaketa ezberdinen irabazleentzat sari banaketa eta boletoen zozketa.

 

[2014/09/26] Matiko-Uribarriko jaiek hasiera "berezia" izango dute aurten